Prelatuaren topaketak 2017ko udan zehar

Hauxe da bere bidaia pastoralaren ibilbidea

Mons. Fernando Ocáriz-ek Europako zenbait nazio bisitatuko ditu prelatutzaren kide eta lagunekin egoteko. Hauxe da bere bidaia pastoralaren ibilbidea.

San Josemariak, bere bizitzan zehar, bidaia ugariak egin zituen nazio ezberdinetako Opus Deiko kideekin momentu batzuk elkarrekin pasatzearren. Haren ondorengoek ohitura horri jarraitu diote. Datozen asteetan zehar pertsona askok Opus Deiko Prelatu berriarekin lehenengo aldiz egoteko aukera izango dute.

Mons. Ocarizek Madrilera bidaiatu zuen, non zenbait bilera eduki zituenekaineko 28tik uztaileko 3ra arte.

Portugalen egona da uztaileko 4tik 8ra. Fatimara hurbildu zen, orain 100 urte Ama Birjina hiru artzaintxoei azaldu zitzaien lekuan otoitz egiteko.

Bartzelonan egon zen hil bereko 13tik 17raino. Han pastoral motako zenbait topaketa izan zituen.

Abuztuaren 1ean Parisera joango da, non hil bereko 5a arte geldituko den.

Egun horretan, Alemaniara joango da, non abuztuko 21eraino geldituko den. Handik Belgika eta Holandara bidaiak egingo ditu, nazio horietan Opus Deiko lan apostolikoan parte hartzen duten pertsonekin egoteko.

Abuztuko 22tik 25era zenbait topaketa pastoral izango ditu Milanen (Italia), eta handik Marseillara joango da. Gero, Torreciudadeko (Espainia) santutegira bidaiatuko du. Han, Prelatutzako bikide agregatuen apaizgintzan egongo da. Ospakizun hau irailaren 3anizango da Ama Birjinaren tenpluan.

PRELATUAREN BIDAIA APOSTOLIKOAK

UZTAILA ETA ABUZTUA 2017

  • Madril
  • Portugal
  • Bartzelona
  • Paris
  • Alemania
  • Milan
  • Marseilla
  • Torreciudad

Ekaineko 28tik Uztaileko 3ra

Uztaileko 4tik 8ra.

Fatima bisitatuko du

Uztaileko 13tik 17ra.

Abuztuko 1etik 5era.

Abuztuko 5etik 22ra

(Holanda eta Belgikara bidaiak egingo ditu)

Abuztuko 22tik 25era

Abuztuko 26tik 28ra

Iraileko 3an.