Torreciudadeko Amabirjinaren Erakusketa

Torreciudadeko Amabirjinak bisita bueltatzen dio Begoñako Andra Mariari

Telmo Zarra aipatutako erromesaldian

Bilboko Pasoen Museoan, Torreciudadeko erromesaldien nazioarteko zentroari buruzko ikus-entzunezko erakusketa bat izan da apirilaren bigarren hamabostaldi honetan.

Aipatutako erakusketa honek, zentro honetako historia eta tradizioak agertzen ditu, 2007ko apirilaren 13tik maiatzaren 1era bitartean egon da ikusgai bilbotar Alde Zaharreko Pasoen Museoan. Inaugurazioa, apirilaren 13ko eguerdiko 12etan izan zen beronen buru izanik On Ricardo Blázquez, Bilboko Gotzaia.

Inaugurazio ekitaldi honetan pertsona ugari bildu ziren. Gotzainarekin batera, Begoñako Basilikaren Erretorea, Torreciudadeko Erretorea, Bilboko Udaletxeko zinegotziak, Penitentziazko kofradien buruzagia, etab. Bitxikeri modura, esan daiteke ere egun horretan Bilboko Gotzainak urteak betetzen zituela. Hau dela eta, bere sarrerako hitzaldia eman zuenean, “sekretua” izkutatua zeukatenak zoriontzeko aukera izan zuten.

Torreciudadeko Santutegia 1975ean inauguratu zen, San Josemariak bultzatuta. Umea izanik eta gaixo egonik bere amak eraman zuen aintzinako santutegira. Amabirjina zen bere azken itxaropena eta horregatik joan zen bere semearen osasuna eskatzera. Eta hala gertatu ere. Bidaia bukatzerakoan hil zorian zegoen haur txikia sendatu egin zen. Harrez geroztik, eta nolabait mesede hori eskertzeko, San Josemariak egitasmo hau buruan izan zuen 1975ean burutu arte.

Erakusketa hau, Bizkaian dauden Torreciudadeko Ordezkariek bultzatu izan dute, Bilbo Hiriko Penitentziazko Kofradien Anaidiarekin laguntzarekin. Haren helburua da, Torreciudadeko Birjinaganako debozioari buruzko informazioa ematea; izan ere, Aragoi herrialdean bizi izan da debozio hori XI. mendetik hona, Mariaren Ibilbidean El Pilar eta Lourdes bitarteko puntua izanik.

Bilboko Gotzaiaren urtebetetzea aipatzerakoan

Ez da hau lehen aldia, Bilbok eta Torreciudadek elkar topo egiten dutena. 2000. urtean, bizkaitar ehun bat erromes bidaiatu ziren Torreciudadera Begoñako Amaren kopia bat eramanez. Horretara, Mariaren inguruetan finkatua den tradizio bat jarraitu zuten, Ama Birjinaren izen ezberdinak kontaktuan jartzearena alegia. Orduan, Telmo Zarrak eman zion Torreciudadeko erretoreari Begoñako Amaren kopia. Ordutik hona, Begoñako Amatxoren irudia, Torreciudadeko erromesaldien zentroko Mariaren Izenen galerian dago ikusgai.

Beraz, esan daiteke aurten Torreciudadeko Amabirjinak Begoñako Andra Mariari bisita bueltatu egin diola Bilbora etorriz.